MENDEBALDE URRUNEKO MAGIA IKUSKIZUNA

SALOON

Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren erbestetar inozoak lumatzeko. Mendebalde urruneko tankera hutsean, dirua, kartak eta endalarra izango dira magia ikuskizun honen osagaiak. Sartzera ausartuko zara?

Gertuko magiaren mundua ikuslegoarengana hurbiltzeko asmoarekin, Tor eta Txoborro mendebalde urruneko legendetan murgiltzen dira saio magiko guztiz ezberdina sortuz. Mendebaldeko saloi mitikoen giroa, kartak, mahai azpiko jokoak, iruzurtiak eta trampatiak… antzezleku ezin hobea eskaintzen dute ezaugarri hauetako ikuskizuna gauzatzeko.

Reproducir vídeo

IKUSKIZUNA

Ikuskizuna Saloonaren inguruan hasten da, barrura sartu baino lehen. Cowboy batek ibiltari inozoak erakarri eta sartzera animatuko ditu. Bitartean, sarbidea sarreren bitartez kudeatuko du. Behin Saloonera sartuta, ikuslegoak ikuskizun umoretsuaz, parte-hartzaileaz eta magiaz beteaz gozatuko du. Edozein adinetarako ikuskizuna da eta 20 minutuko saioak egiten dira ordu erdiro.

SALOONARI BURUZ

Magia eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun hau mendebalde urruneko Saloon eramangarri baten barnean sortzen da. Saloonaren bestaldean dagoen “amarrua” goitik-behera apaindutako 6x4m²-ko karpa bat da. Lona gainean inprimatutako 40 metroko muralak Al Baker’s Saloon-a barrutik eta kanpotik birsortzen dute. Bertako ilusio optikoen sakontasunak beste mundu batera murgiltzen zaituzte erabat. Bere egitura 50x2mm-ko zutabe teleskopikoetan oinarritzen da. Saloonak 50 pertsonako edukiera du.

KONTAKTUA

txoborro magoa