IKUSKIZUNAK

60 MIN. MAGIA ETA UMOREA

Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi.n 

120 MIN. IKUSKIZUN IBILTARIA

Gertuko magia ikuskizunetan, Txoborro jende artean murgilduko da mirari sinestezinak eginez ikuslegoaren muturretan.

Ikuskizun aproposa cocktail, harrera edo kalean egiteko.

60 MIN. MAGIA, UMOREA ETA ILUSIO HAUNDIAK

Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Unibertso magiko bat, antzerkia eta magia bilbatuz dena logikatik aldentzen dena. Baina… den- dena?

kale ikuskizuna. 20 minutuko saioak ordu erdiro.

Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren erbestetar inozoak lumatzeko. Mendebalde urruneko tankera hutsean, dirua, kartak eta endalarra izango dira magia ikuskizun honen osagaiak. Sartzera ausartuko zara?

  • 629 465 743
  • info@txoborro.com